XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

25 Urteko Esperientzien Balantzea Musikasten

Lerro hauen helburua MUSIKASTEren 25 edizioetan esku hartu duten interpretari, ezagutzera eman diren musikagile eta interpretatu diren lan guztien zenbaki hotz horien gainetik dago.

Gure asmoa irakurleei hogeita bost urte hauetan ibilbide musikal honetan zehar bizi izan ditugun esperientzien, esperientzia positiboak eta negatiboak, berri ematea da.

MUSIKASTEren entzulerik leialenek eta ohikoenek bere historiaren ezagutzak bildu ahal izan dituzte eta horrela MUSIKASTEren asmo eta egiteetan aditu bilakatu.

Baina ez dituzte ezagutzen MUSIKASTEren edizio bakoitza aurrera eramateko barruan gertatu eta gertatzen direnak. Esan daiteke beren prestaketan konta ezinezko gertaerak eman direla, historiatzea eta argitaratzea merezi dutenak

Oro har esan behar da MUSIKASTEren edizio bakoitzak aldaketa asko izan dituela hasierako asmoarekin alderatzen badugu.

Edozein MUSIKASTE amaitu ondoren hurrengoaren bozeto osoa egiten da, eta horrela automatikoki ideia orokor bat sortzen da, zenbait arrazoi direla medio, hurrengo hilabeteetan behin baino gehiagotan hankaz gora erortzen dena. Jakina, oinarrizko eskemari tinko eusten zaio lehen unetik, baina arazoa beti zenbait xehetasunetan sortzen da, maiatza iritsi arte gehien sufriarazten digutenak.

Hasierako oztopoak.- Ondo etorriko zaigu gogoraraztea Andra Mari abesbatzak MUSIKASTE sortzeko izan zituen arrazoiak.

1971ko uztailaren 23an, Errenteriako jaietako bigarren eguna, Kaputxinoen elizan kontzertu sinfoniko-korala izan zen, ikusmin handiz jarraitua izan zena. Ramon Mujika, garai hartako alkatea, izan zen kontzertu horren eragilea eta klase sozial ezberdinetako jendea emanaldi garrantzitsuetara erakarri zuena.